Komunikazio-estrategia eta
kanpainen inplementazioa eta
diseinua.
Elkarlaneko sorkuntza saioak diseinatu genituen, eta bertan erronka ulertu ahal izan genuen, proiektua eta hartzailea ezagutu genituen, irismena eta aurrekontua ere ezagutu genituen, eta hortik abiatuta haien beharrei erantzuten zien komunikazio plan bat ahal izan moldatu genuen.
Marka-identitatea, narratiba, ahotsa, bitartekoen kudeaketa, kanpainak… Hori guztia, zerbitzu berri hau aurkezten eta merkaturatzen laguntzen zuten piezen sorkuntzarekin batera.
Helburua
Irekiera ekitalditik irratiko
iragarkietaraino.
Helmuga eta publiko ezberdinetara iristeko kanpainak definitu eta diseinatu genituen: merkaturatzea, fidelizazioa, kanpaina tenporalak edo publiko zehatzentzakoak, kooperatibentzako, esaterako.
Emaitza
Sektore bakoitzera egokitutako kanpainak, inpaktua ahalik eta handiena izan dadin.
Ikus-entzunezko piezak diseinatu eta inplementatu genituen hainbat komunikabiderentzat. Irratitik hasi… eta gailu bakoitzera iritsi arte. Kanal anitzeko kanpaina bat, gizartearen gehiengoari zuzendua, zerbitzuaren aurkezpena eta ezagutza erabatekoa izan dadin.
Proiektuarekin oso inplikatuta geunden, horren seinale gure amonek ere parte hartu zutela.
Narratiba egokia sortuz, errealitatearekin konektatuta.
Narratiba egokia sortuz, errealitatearekin konektatuta.