Branding espaziala, estreinatzeko
dagoen eraikin baterako.
Bulegoa berriro diseinatu ondoren, gure erronka LagunArori eta koopertibismoari buruz ozenki hitz egingo zuen gune bat sortzea zen.
Zerbitzua
Espazioen Brandinga Ilustrazioa Narratiba
Bezeroa
Lagun Aro
Urtea
2025
Erronka
Birmoldatu berri den espazio bat sortzea. Kontatzen eta historia egiten jarraitzeko prest dauden hormak.
Arrasateko LagunAroren eraikin berria estreinatzeko prest zegoen. Eraikinari arima eta nortasuna emateko garaia zen.
Lanari ekin genion. Kooperatiben mundua aztertzeko aukera izan dugu, eta kooperatibismoaren historia eta une gogoangarriak laburbiltzen dituen proposamen bat egin genuen, baita LagunAroren EPSVak testuinguru horretan izan duen papera ere.
Helburua
Hausnartzeko gonbidapena egiten duen bide kooperatiboa sortzea.
Eredu kooperatiboa definitzen duen bidea. Kooperatibismoaren zergatiak eta zertarakoak ulertzen laguntzen duena.
Gure gurea dugu zerbaiten parte sentitzea, eta hori sortzeko eta bultzatzeko museo bat egitea zen helburua.
Emaitza
5 areto.
Auditorio bat. 2 Timeline. 1 Eskuz margotutako mural bat.
LagunAroren EPSV bulego berrietan esperientzia bisuala eta murgiltzailea diseinatu eta inplementatu dugu; Mondragon kooperatibaren barruan giltzarria den entitatearen bulegoetan. Espazioetan narratiba sortu genuen, kooperatibismoaren historia eta balioak transmititzeko, timeline eta pieza grafikoekin mural handi bat eginez.
Xehetasun bakoitza hausnarketa bultzatzeko dago pentsatuta, kide izatearen harrotasunera eta kooperatiba ereduaren kolektibotasuna aitortzeko pentsatuta. Kontua ez da espazio bat apaintzea bakarrik, nor zaren, nondik zatozen… eta norantz zoazen gogorarazten dizun leku bat sortzea baizik.