IKERLANEN PLAN ESTRATEGIKO BAT 2 MINUTUTAN

Nola sortu plan estrategiko bat jendea aspertu gabe.

Aro berria Batzar Nagusietan. Laburra eta argia.

Bezeroa
Ikerlan
Urtea
2025
Erronka

Hiru pieza, hiru inpaktu.

Batzar Nagusi batean gauza asko gertatzen dira, eta are gehiago komunikatzen dira. Hainbeste informazio garrantzitsuren artean, publikoaren arreta erakartzea erronka bat izan daiteke. Premiazkoa zenaz gain, 3 mezu garrantzitsu partekatzeko gune bat sortu behar genuen: Case Studies, barne ikerketak eta istorio pertsonalak.

Helburua

Pieza azkarrak, dinamikoak eta eraginkorrak sortzea.

Nola kontatu betikoa, baina beste
modu batera? Etxean jokatzen txunditzen… erronka polita.

Pieza sinpleen aldeko apustua egitea, erritmoa mantenduz, edozein pertsonak funtsezkoa uler dezan… gero akta errepasatzeko beharrik gabe.

Emaitza

Batzarrak egiteko beste modu bat.

Irudi propioekin eta egungo joerekin konektatutako bideoak sortu genituen. Ahalik eta gehien urruntzen gara betiko bideo korporatiboetatik. Gure bizitzan nahikoa ikusi ditugulako, ezta?

Enpresa barrukoa komunikatzeko modu berri bat, kanpoko komunikazioaren kalitate berarekin.

Zenbat eskertzen den ardura dutenek pausu ausartak ematen dituztenean.

Plan estrategiko bat bideo bilakatuta.

Plan estrategiko bat bideo bilakatuta.

Hurrengo proiektua
Nola sortu plan estrategiko bat jendea aspertu gabe.