Arazoetan zentratu beharrean, jar dezagun arreta egoerari barrutik buelta emateko lagundu ahal dizuten pertsonengan.
Etorkizunaz pentsatzen dugunean, zergatik imajinatzen ditugu gure errealitatearekin zerikusi gutxi duten egoerak? Zergatik tematzen dira urrunekoa miresten eta erakusten bertakoari garrantzia eman beharrean?
Gure erronka dendari txikien erreleboa bultzatzea eta jendea hurbileko negozioetan erostera animatzea zen, bertakoa zaharra ez dela frogatzeko, trendya baizik.
Erronka
Sortuko dugun kanpainak biren eragina izatea.
Belaunaldi berriei bertakoaz hitz egitea gezurrik esan gabe, bertakoari zentzu berri bat emanez.
Aukera moduan ikus dadila negozio baten belaunaldi berria izatea, eta hurbileko merkataritza babestea ekintza moderno, kontziente eta elegante gisa ikus dadila.
Emaitza
Bertatik bertakoentzako komunikazio estrategia bat.
Kanpaina integral bat, digitala eta paperean, kanpainak, bideoekin, iragarki eta guzti, … Egungo hizkuntza baliatzen duena betiko merkataritza defendatzeko. Elementu bisual freskoak, mezu zuzenak, eskuz egindakoak, landa eremuko ADNaren ikuspuntutik, eta jarrera urbanoarekin.
Gauza politak diseinatzen ditugu. Baina, batez ere, gauza garrantzitsuak.
Gauza politak diseinatzen ditugu. Baina, batez ere, gauza garrantzitsuak.