Posible da lidergoari buruz hitz egitea autolaguntza liburu baten itxura izan gabe.
ASLEk lidergo partekatuaren kultura bultzatu nahi zuen Lan Sozietateetan. Gure erronka kontzeptu konplexuak ikus-entzunezko pieza bihurtzea izan zen. Lehenengoan ulertzeko, gustura ikusteko eta arrastoa uzteko. Hori guztia hurbiltasuna, erritmoa eta zorroztasuna galdu gabe.
Helburua
Beste egiteko modu batzuei espazioa ematea, existitzen direlako.
Lidergo partekatuaren funtsezko gaiei buruzko bideo didaktikoak sortzea, bisualak, erakargarriak eta zuzenak izan daitezen.
Piezak Lan Sozietateetan gogoeta egiteko eta gaitasunak garatzeko pentsatuta daude. Kafe orduko elkarrizketak apur bat aldatzeko.
Emaitza
Bideo laburrak, argiak eta eraldatzeko bokazioa dutenak. Zuretzat eta niretzat.
Gidoitik hasi eta ekoizpenera, kanal anitzeko bideoak garatzen ditugu, aspergarriak izan gabe argiak direnak, inposiziorik gabe hezten dutenak, eta ASLEren nortasuna indartzen dutenak. Azken finean, lidergo humanoago, parte-hartzaileago eta kooperatiboago baten sustatzaile direnak.
Izan ere, lidergoa hobetzeko lehen pausua 90 minutuko bideo batekin has daiteke, eta hau transmititu dezake: "Hau niretzako eginda dago"
Izan ere, lidergoa hobetzeko lehen pausua 90 minutuko bideo batekin has daiteke, eta hau transmititu dezake: "Hau niretzako eginda dago"