Honela egiten dugu lan

Gure lana ez da itxura zaintzea bakarrik. Gauzek eragina izatea lortzen dugu. Zure ondoan esertzen gara, zure marka, helburuak eta minak ulertzen ditugu, eta hortik abiatuta, zentzua duten estrategia bisualak eraikitzen ditugu.

Metodologia

Gure ardatz tronkala Visual Thinkinga da, ideiak ordenatzeko, kontzeptuak lotzeko eta erabaki azkar eta argiak hartzeko.

Marraztu, ezabatu, eta behar izanez gero, berriro hasi.Izan ere, hemen kontua ez da “ideia bikain bat” izatea. Komunikatu nahi duzun horri behar duen formatua ematea eta zure audientziarekin konektatzea baizik.

Emaitzak

Diseinu grafikoa, narratiba bisualak, aurkezpenak, kanpainak… Zure mezua anplifikatzeko eta hedatzeko behar dena alegia. Eta bai, estetika ere zaintzen dugu, baina beti estrategiaren zerbitzura.